XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

mutilak sorbaldatik heldu, eta jaikiarazi egin zuen, elkarrekin entzuleei agur egiteko.

Gau-soineko bat zeraman, beltza, ertz urreztatuekin; sorbaldak biluzik zeramatzan.

Mutilak frak eder bat zuen soinean, ilargirik gabeko gaua bezain distiratsu.

Musika-eskolako ikasturte amaierako kontzertuan Mozarten Martxa Turkiarra jo zuen mutilak; berak ez daki zer jo zuen ere, arreta osoa mutilarentzat izan baitzuen.

Uda guztia mutila noiz berriro ikusiko pasatu zuen, eta irrikaz beterik itxaron zion ikasturte berriaren hasierari.

Eta hasi zen hasi ikasturte berria, baina mutilak kontserbatorioan eman zuen izena; pianoko irakasleak esan zion.

Oraingoan, hala ere, ez zuen negarrik egin, eta ez zitzaion jateko gogorik joan.

Zenbait hilabetez ezin izan zuen mutila burutik kendu, baina gero pixkanaka ezabatzen joan zitzaion haren irudia.

Geroztik, kalean ikusi izan du behin edo behin, baina ez zaio lehengoa bera iruditu.

Orduko hartan ez zuen, bada, negarrik egin.

Tristerik ere ez zen sentitu.

Aurrekoaz oso bestelakoa izan zen.

Atzipetu balute bezala sentitu zen; barruan ez zeukan minik, hutsune arraro bat baizik.

Orain ere hutsunea sentitzen dut, baina oraingo hutsunea mugagabea da: oin azpian alfonbra beltza, buru gainean lurrun itsua.